Izenik Ez talde itzubaltzetarrak bere 15. urteurrena ospatuko du iluntzean Larrabetzun

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 28a, 19:53

Izenik Ez Itzubaltzeta / Romoko musika talde beteranoak 15 urte bete ditu eta mugarri hori ospatzeko jaialdia egingo du gaur iluntzean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Bertokoek "LarraGetxo Sound" bezala batailatu duten hitzordua 22:30ean jarri dute, eta entzuleek rock talde itzubaltzetarraren oraingo eta antzinako kideekin gozatzeaz gain, Alproja aspaldiko rock taldea entzungai izango dute. Algorta, Txoriherri eta Berrizko talde horrek erabateko lotura dauka Izenik Ezekoekin. Izan ere, Itzubaltzetarrak 1993an sortu eta hurrengo urtean "Beti Galerna" maketa atera bazuten, Alprojaren oinordekoak izatea izan zuten abantaila. Izan ere, Alprojakoek 80 hamarkadan bi erromeria taldetik sortu zuten eta makina bat kontzertu eman ostean 1993an utzi zioten jotzeari, Alberto de Abajo "Zoro"k UKBERRI.NETi gogoratu dionez. Hori dela eta, talde berriari bateriaren pieza batzuk eta baxua ematea deliberatu zuten.

Ondoren, Alprojakoak urtean behin batu dira eta azken urteotan, mantendu duten laguntasuna medio, Izenik Ezekin ospatu dute egun hori, entseguak eginez eta bazkalduz. Azken bazkarian, eta Izenik Ezen 15. urteurrenaren harira gaurko jaialdia prestatu zuten. Otsailean edo martxoan Itzubaltzeta / Romon beste bat egingo dute, seme-alabek utziz gero.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun