Ikasle Abertzaleen oharra:
Ez dira berriak unibertsitate honek ikasleon hitza ez entzuteko eta ixilarazteko azken urteetan egindako saiakerak. Ikasleon aldarrikapenei entzungor, bolognaren inposaketa eta eskubide urraketak dira egiten diguten eskaintza bakarra. Gainera, unibertsitate eredu español, antidemokratiko eta enpresa pribatuen mesedetara egongo dena da eraikitzen ari direna, ikasleon hitzaren gainetik betiere.
Ikasleongandik ihesi, Portugaletera eraman dute klaustroa, inork ikusiko ez dituen leku batetan burutu nahi dute hauteskunde hauetako zirkoa. Baina zeri diote beldur? Ikasleon hitzari akaso?
Bi hautagaiak beraien programak aurkeztu eta norgehiagokoa irudikatuko dute medioetan, nahiz eta ikasleok aurrez badakigun bi hautagai hauek unibertsitate neoliberal eta español berbera eskeiniko digutela. Eta horretako ezinbestekoa dute bestelako unibertsitate bat aldarrikatzen dugunon hitza, ikasleon hitza alegia, albo batera uztea.
Baina orain arte egin dugun bezala, gure hitzak balio duelako, ez gara eserita geldituko, entzun beharko gaituzte!
Bestelako unibertsitate euskaldun, demokratiko eta herriaren eskura, mesedetan eta zerbitzura egongo den unibertsitatea lortu arte borrokan jarraituko dugu.
Guzti honengatik, abenduak 2 asteartea Portugaleteko Nautika Fakultatean (klaustroa burutzen den bitartean) 10etan egingo den kontzentraziora joateko deia luzatzen diogu ikasleria guztiari.
Marisol, Iñaki despotak!
Gurea da hitza!
Entzun beharko gaituzue!
Ikasle Abertzaleak (IA)
Astearte honetan, abenduak 2, bilera bikoitza egingo du, Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ekitaldi aretoan, EHUko Klaustroak. Lehendabizi, 9:00etan lehenengo deialdian (10:00etan bigarrenean), Juan Ignacio Perez Iglesias jarduneko errektoreak 2007-2008 ikasturteko kudeaketa txostena aurkeztuko du. Bigarren bileran, 10:30ean lehenengo deialdian (11:30ean bigarrenean), Errektore izateko hautagai Marisol Estebanek eta Iñaki Goirizelaiak euren programak aurkeztuko dituzte eta 48 ordu lehenago bidali dizkieten galderak erantzungo dituzte. Bada, EHUko Errektoretzarako hauteskundeak direla eta, Portugaleteko Nautika Fakultatean egingo den klaustrora joateko deia luzatu diote ikasleriari IAk.