Bihartik aurrera Gervasio Sanchez andaluziarraren "Vidas minadas" argazki erakusketa egongo da ikusgai Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 1a, 18:52

Gervasio Sanchez kazetari kordobarrak "Vidas minadas" argazki erakusketa jarriko du ikusgai bihartik abenduaren 12ra bitartean, Itzubaltzeta / Romoko kultur aretoan. Erakusketa Getxoko Udaleko Garapeneko Lankidetza Sailaren eskutik helduko da, "Getxotik Mundura-Mundutik Getxora" ekimenaren barruan, Euskal Fondoa elkartearen lankidetzarekin. Erakusketaren ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara izango da. Getxoko Udaletik azaldu dutenez, 40 argazkik osatzen dute erakusketa eta bost lagunen istorioak kontatzen ditu. Egilearen arabera, "Vidas minadas" erakusketa hedabideen mugak, moda teknikoak, eskematismoa eta sentsazionalismoa gainditzeko jaio zen. Sanchezen hitzetan, "1997an lehenengo partea amaitu nuenean nire nekea sentitu nuen eta istorioen jarraipena osatzen ezin izango nintzela berriro inplikatu pentsatu nuen. Baina, gaur egun, hamar urte geroago, ziur nago proiektuak ez duela amaierairk. 'Vidas Minadas' izango da 15, 20, 25 eta zergatik ez, 50 urte igaro ondoren". Argazkian, erakusketaren irudietako bat.

Gervasio Sanchez kazetaria da eta aurten Ortega Gasset saria irabazi du, Kazetaritzako Argazkigintza modalitatean. Bere lanak "El Heraldo de Aragon" eta "La Vanguardia" egunkarietan agertzen dira eta SER irratiarekin eta BBCrekin kolaboratzen du. Argazkien liburu batzuten egilea ere bada, horien artean "El cerco de Sarajevo", "Kosovo, cronica de la deportacion" edo "Niños de la guerra", eta 1998az geroztik UNESCOren bake-ordezkaria da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun