Sahararen inguruko dokumentala proiektatuko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 1a, 19:08

Gaur abiatu da EHUko Leioa eta Erandioko campusean Zine Solidarioaren II. Astea eta ostegunera arte luzatuko da. Gauzak horrela, bihar, Mundubat Fundazioak egindako "Un grito desde el Sahara" dokumentala proiektatuko dute eta, ondoren, solasaldi bat egongo da. Esan bezala, Zine Solidarioaren II. Asteak abenduaren 4ra arte iraungo du eta honako dokumental hauek emango dira ondorengo egunetan: El Compromiso Fundazioaren "Angeles tatuados" izenburuko lana, asteazkenean; eta Gabriela eta Sally Gutierrez Dewa-ren "Tapologo" dokumentala ostegunean. Saio guztiak 16:00etatik aurrera izango dira, campuseko liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan. Argazkian, udan Saharetik Getxo udalerrira etorritako umeak.

Jardunaldiak EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak; ISAANek; Mundubat Fundazioak; El Compromiso Fundazioak; Estacion Central de Contenidos S.L.k eta Uhur productionsek antolatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun