Bihar hasiko dira Gabonak Getxo udalerrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 1a, 23:28

Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak eta Getxoko Udalak horrela erabakita, bihar, asteartean, hasiko dira Gabonak Getxo udalerrian. Izan ere, bihar arratsaldeko 7etan, Gabonak girotzen dituen argiztapenaren inaugurazio ofiziala izango da Algortako Torrene eta Juan Bautista Zabala kalegurutzean. Oraingo honetan, argiak pizteko ardura Ana Luisa Olabarria Diazek izango du. Olabarria Algortako Zurikaldai gozotegiaren ordezkariak 2007an Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa irabazi zuen. Era berean, Biotz Alai abesbatzak emanaldia eskainiko du ekitaldian, eta bertan izango dira, besteak beste, Imanol Landa alkatea eta Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteko presidentea, Maite Ibarbengoechea. Argazkian, behargin bat Gabonetako argi-apainketak jartzen Algortako Telletxe kalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun