Hiru atariak "Ikasten.net" euskara ikasteko baliabidea sortu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 2a, 16:16

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hiru.com etengabeko ikaskuntzako atariak Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria aurkeztu du. 60 unitate ditu, ataletan banatuak eta hainbat jarduerarekin. Horrez gain, 12 errepaso-unitate eskaintzen ditu, ikasitakoa errepasatu eta finkatzeko. Edukiei dagokienez, audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak eta hitzak lotu edo sailkatzekoak biltzen ditu, besteak beste. Sarrera unitatean programa erabiltzen ikasteko jarraibideak aurkituko ditu erabiltzaileak, eta hortik aurrera, bere maila zein den erabaki dezake, dagokion unitatetik hasteko. Argazkian, hainbat lagun Kzgune batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun