Euskal Herrian lehen aldiz sakelako telefonorako hiru liburu aurkeztu zituzten atzo Elekak, Bluexarek eta Alberdaniak. Gehienbat gazteek erabiltzen duten teknologia denez, gazteentzat zuzendutako liburuak dira hiruak, arduradunek azaldu zutenez. Juanjo Olasagarreren "T-Tragadiaren poza", Iban Zalduaren "Euskaldun guztion aberria" eta Jenny Valentinen "Violet Parken bidetik" dira plataforma berrian jarri dituzten hiru eleberriak. Oraingoz, aipatu liburuen lehen hiru kapituluak besterik ezin dira hartu SMS bidez, edo Durangoko Azokan Alberdaniak jarriko duen postutik pasata bluetooth teknologia medio. Urtarriletik aurrera,
Alberdaniaren webgunetik hartu ahal izango dira. Bitartean, Erandioko
Irontec enpresak kontzertu interaktiboa antolatu du ostiral honetarako, abenduak 5, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Euskaltelekin batera. Bihar bertan izango den Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, gure hizkuntzan izango da musika emanaldia eta SMS bidez jaso ahal izango da.