Getxo udalerriko 237 gaztek parte hartuko dute 2008/2009 ikasturtean "Gaztezulo" aldizkariak deitu duen "Irakurriz gozatu" egitasmoaren bigarren edizioan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udal eta ikastetxerekin elkarlanean garatzen ari dira ekimena, eta bere helburua neska-mutilen artean euskarazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzea eta, oro har, irakurzaletasuna sustatzea dira, antolatzaileen hitzetan. "Gaztezulo" eta Getxoko Udala herriko ikastetxeekin harremanetan jarri dira Batxilergoko 1. mailako ikasleek sei hilabetez aldizkaria musutruk jaso dezaten (Udalak ordaintzen du harpidetza). Denbora horretan argitalpena doan jasoko dute ikastetxean eta, seigarren hilabetetik aurrera, aldizkaria etxean jaso nahi izanez gero, harpidetza egin behar dute. Argazkian, "Gaztezulo" aldizkariaren awebgunean irudiak bidaltzeko aukera dago. Hemen, Miranek eta Algortako Bost Axola bere koadrilakoek bidalitakoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!