EHUko errektoregoan itxi da ikasle talde bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 2a, 17:55

Hauteskundeek ostegunean direla, Klaustro eguna izan da gaurkoa EHUn. Hala ere, Leioa era Erandioko campusean bildu beharrean, Portugaleteko Nautika Eskolak egin dute batzarra unibertsitateko arduradunek. Hala ere, haraino ere iritzi dira ikasleen protestak: Iñaki Goirizelaia errektoretzarako hautagaia hitza hartzera zihoanean ikasle batek hartu du mikrofonoa eta bere ikuspuntua agertzen hasi da. Nolanahi ere, mikrofono sistema itzali egin dute eta ikaslea aretotik aterarazi dute. Segidan, beste ikasleak banan-banan jaikitzen hasi dira oihuka, kartelekin eskuan, eta Ertzaintzak "bortizki" kanporatu eta identifikatu ditu, UPV Español! bitakoraren arabera. Ondoren, arazorik gabe aurkeztu ahal izan dituzte beren programak Goirizelaiak eta haren lehiakide Marisol Estebanek. Baina hori ez da izan gaurko protesta bakarra: eguerdi aldera 30 eta 40 ikasle artean Leioako campuseko Errektoretzaren egoitzara sartu da eta itxialdia hasi du. Oraindik ere han jarraitzen dute. Argazkian, hainbat ikasle Errektoretzaren egoitzan / Gaztesarea.

Ikasleak 24 orduko itxialdia egiteko asmoz sartu dira errektoregora. Xabier Etxague ikasleen errektoreordeak Ertzaintza bidaliko duela mehatxu egin die, UPV Español! bitakoraren arabera. Bitartean beste ikasle talde bat batu da errektoregoaren sarreran, barnean daudenei babesa adierazteko. Bitartean, EHUko segurtasun zaindariek klaustrora sartzen utzi ez dietela salatu dute Gaztesareako kideek, "horretarako agindua baitzeukaten".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun