Autoa errepidetik irten eta Asua ibaian ito da Santurtziko gidari bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 2a, 18:38

Gaur goizean, 11:20an, pertsona batek Ertzaintza ohartarazi du Opel Zafira bat Asua ibaiaren ibilguan zegoelako, Erandioko Sakoni auzo parean. Jarraian, polizia autonomikoko agenteak, suhiltzaileak eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdien Arretarako Zuzendaritzako teknikari bat bertaratu dira. Azken horrek ibilgailu barruan zegoen gizonezkoa erreskatatzeko suhiltzaileek egindako lanak koordinatu ditu. Halaber, Ertzaintzaren Talde Mugikorreko urpekariek ibaiaren ibilgua ikuskatu dute zauritu gehiago ez zeudela ziurtatzeko. Segidan, bertara joan den anbulantzia medikalizatu bateko sendagileak biktimaren (JL.LL.R., Santurtziko 49 urteko gizonezkoa) heriotza ziurtatzea besterik ezin izan du egin. Ertzaintzak dagokion ikerketa abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko. Hildakoaren familiak atzo arratsaldean salatu zuen gizonezkoaren desagertzea, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera. Dirudienez, hildakoa bere autoan zihoan, errepidetik irten eta Asua ibaira erori denean, urpean geldituz. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun