Ertzaintzak atera ditu EHUko Errektoretzan itxitako ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 2a, 21:05

EHUko agintariek horrela eskatuta, 18:00ak aldera, Ertzaintzak atera ditu Leioa eta Erandioko campuseko errektoregotik Ikasle Abertzaleak taldeak antolatutako protestarekin bat egin duten ikasleak. Hainbat iturrien arabera, 31 ziren barruan zeuden neska-mutilak eta istilurik ez omen da egon ateratzerako orduan. Ikasleak eguerdian sartu dira errektoregora, lo zakuz eta janariz hornituta, Portugaleteko Nautika Eskolan Klaustroaren batzarra egiten ari ziren bitartean. Bertoko langileek, berriz, 17:00ak aldera alde egin dute. Bitartean, kanpoan zain zegoen Ertzaintza eta, behin EHUko agintariek horrela eskatuta, ordu erdian atera dituzte. Unibertsitateko Errektoretzak gertatutakoa gaitzetsi eta biharko erreflexio egunean eta etziko hauteskundeetan "normaltasuna bermatzeko beharrezko neurriak" hartuko dituela adierazi du. Argazkian, ikasleak gaur errektorego kanpoaldean protestan / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun