Getxoko Udaltzaingoak kalitate handiko 50 euroko billete faltsuak dabiltzala ohartarazi du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 3a, 12:38

Getxoko Udaltzaingoak 50 euroko billete faltsuak erabiltzen hasi direla jakin izan du. Tokiko poliziako buruzagiek aditzera eman dutenez, pasa den astean ezezagun batzuk erosketak eta janari-edariak ordaindu zituzten Algortako erdiguneko saltokietan, kalitate handiko billete faltsuekin. Hori dela eta, udalerriko saltoki guztiak ohartarazi dituzte, Getxo Enpresa eta Merkataritza elkartearen bitartez, babes neurriak muturrera eraman eta billeteak zehaztasunez begira ditzaten. Artean, Udaltzaingoa ikertzen hasi da, billete faltsuekin ordaindu zuten pertsonak aurkitzeko asmoz. Udaltzaingotik gogorarazi dute, azkenik, argi moreak eta antzeko beste gailu batzuk daudela billeteak benetakoak diren edo ez jakiteko. Bestalde, Getxoko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu zituen igande goizeko lehen orduetan alkoholaren eraginpean gidatzea egotzita, udalerrian izandako bi trafiko istriputan. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.

Atxilotutako bi gazteek, K.A.C. eta A.Z.A. Getxo eta Leioako auzokideek, hurrenez hurren, eta 22 urtekoak biak, gidatzeko baimendutako alkohol tasa hirukoiztu egin zuten egindako frogan, polizia iturrien arabera. Biak ala biak atxilotu eta epailearen aurrera eraman dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun