Sopelako Udalak Olentzeroren etxera joateko bidaia antolatu du abenduaren 30erako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 3a, 13:26

Sopelako Udaleko Euskara Zerbitzuak Mungiako Izenaduba basora (Olentzeroren etxea) joateko autobusak jarriko ditu abenduaren 30ean. Irtetzeko ordua arratsaldez izango da, 17:00etan, Urbaso kafetegiaren aurreko geltokian. Autobus-zerbitzua doan izango da, baina Izenaduba basoko sarrera ordaindu beharra dago. Sarrera hori 6 eurokoa da taldeko beherapenarekin, udal iturriek jakinarazi dutenez. Izena emateko epea abenduaren 11ra bitartean izango da Uribe Kostako Mankomunitatearen egoitzan, Larrabasterran. Inskribatzerakoan ordaindu beharko da sarrera. Orotara 35 leku daude txangorako. Argazkian, hainbat ume Olentzeroren etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun