Inazio Uria Mendizabal, Altuna y Uria enpresako arduradunetako bat, tirokatu eta hil egin dute gaur eguerdian Azpeitian.
DYAk baieztatu du heriotza, 13:52an. 13:03an izan da atentatua eta osasun zerbitzuek bertan artatu dute; 40 bat minutura utzi diote biziberritze lanei. Gertaera ezagutarazi bezain laster, albiste agentzia eta hedabide gehienek ETAri egotzi diote atentatuaren egiletza, Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailaren iturriek aipatuz. Bi lagunek bi tiro eman dizkiote Uriari: bat buruan eta bestea bularrean. 71 urte zituen eta azpeitiarra zen. Ez zeraman bizkartzainik. 1969an sortu zuten Altuna y Uria enpresa, eta etxeen eraikuntzan eta herri lanetan egiten du behar. Egun AHTren Euskal Y-ren eraikitzaile nagusietako bat da. Argazkian, osasun zerbitzuak Uria artatzen, tiroketa izan den tokian bertan /
Urola Kostako Hitza.