Inazio Uriaren hilketa gaitzesteko elkarretaratze ugari izango dira bihar Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 3a, 18:13

Gaur eguerdian, Azpeitian, Inazio Uria Mendizabal Altuna y Uria enpresako arduradunetako baten heriotza eragin duen atentatua gaitzesteko biharko, abenduak 4, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak deitu ditu Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak. Horiek 12:00etatik 12:15era egingo dira. Bestalde, "gure herriak jasaten duen indarkeriak eragindako heriotz bat" gertatzen den egunaren biharamunean kontzentrazioak egin ohi ditu Bakearen Aldeko Koordinadorak. Eskualdean, Algortako Telletxe, Areetako Xake, Astrabuduako Josu Murueta, Erandioko Irailaren 23a eta Sopelako Udaletxe plazetan izaten dira. 19:30ean izango diren lehenengoa biak kenduta, beste guztiak 20:00etan egingo dituzte. Aurretik, goizez, Leioako Irlandesas ikastetxean, 11:00etan, Barandiaran institutuan, 11:15ean, eta Leioa eta Erandioko campusean, 11:45ean, egin ohi dituzte kontzentrazioak. Argazkian, aurreko hilketa baten biharamunean, Getxoko udaletxe aurrean egindako elkarretaratzea / Urtzi Altube - Ilanda.eu.

Eudelek zabaldutako oharra:

Bilbao, 2008ko abenduaren 3a. Gaur ETAk Azpeitian egindako atentatu basatian Ignacio Uria Mendizabal jauna, AHTaren lanekin erlazionatutako Altuna eta Uria enpresako arduradunetako bat, hil egin dute. Horren aurrean, EUDELek bere arbuiorik irmoena adierazi nahi dio ETAren indarkeriari eta, azpimarratu nahi du demokraziatik eta bizitzarekiko errespetutik abiatuta soilik lortuko dugula bakea. Hori dela eta, Eudelek Euskadiko udalei bihar, abenduak 4, udaletxe aurrean kontzentratzeko deia egiten die. Kontzentrazioak 12:00etatik 12:15era izango dira.

Zentzu horretan, Euskadiko Udalen Elkarteak euskal gizartearen aurrean hurrengoa adierazi nahi du:

Lehena- Eudelen aburuz edozein herritarren kontra atentatua egiten duenak, euskal gizartearen kontrako atentatua egiten du.

Bigarrena- Gure gizartea anitza dela onartzen dutenak, hots, gurea bezalako gizartea aberasten duten aukera politiko, sozial eta kultural guztiak bere osotasunean aintzat hartzen dutenak baino ez dira onartuko demokrazian.

Hirugarrena- Euskadiko Udalen Elkartearen iritziz pertsona eta gizarte-erakundeen aurkako edozein atentatu, mehatxu edota gogorkeria jasangaitza da, beraz, gaur goizean Azpeitian izandako atentatua gaitzetsi nahi du eta familiarekiko elkartasuna adierazi.

Gure artean ETA soberan dago.

Euskadiko udalen Elkartea (Eudel)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun