Motorista bat zaurituta suertatu da gaur Leioan izandako auto istripuan. Gertaera arratsaldeko 4ak pasatuta jazo da, Ibazabaldik paraleloan doan C-6311 errepidean, Leioako udalerrian. Istripuan, Renault 5 modeloko auto bat eta BMW markako motozikleta bat talka egin dute oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Kolpearen ondorioz, motorraren gidaria, 31 urteko gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Bertan, jazotako hainbat ubeldurengatik artatu dute. Istripuaren ondorioz, errepidea hainbat orduz itxi behar izan dute, auto ilarak sortuz. Bestalde,
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Donostian ere, beste bi zauritu izan dira Añorgako auzoan arratsaldeko ordubiak aldera hiru autoren artean sortutako ezbeharrean. Kasu horretan 54 eta 30 urteko bi pertsona eraman behar izan dituzte Donostiako ospitalera.