Imanol Landa Getxoko alkateak eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean, toponimia aztertu eta zabaltzeko ahaleginean beste pausu bat emateko. Helburua, etimologia liburu berria osatzea da, orain urte batzuk argitaratutako “Getxoko leku izenak” izenburuko lanari hitzen jatorria, hainbat argazki eta mapa, eta ale berean gaztelerazko bertsioa gaineratuz. Landak azaldu duenez, “ez da aurretik ateratako liburuaren bigarren edizioa izango, baizik eta osatuago bat. Beraz beste pausu bat ematea suposatuko du. Gainera, horrekin erantzuna emango diegu herritarrek gazteleraz ere ateratzeko egindako eskaerei”. Argazkian, Landa hitzarmena sinatzen Kintanaren begiradapean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!