"Tapologo" ihesari buruzko dokumentalak itxiko du bihar Zine Solidarioaren Astea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 3a, 23:08

Bihar, osteguna, bere amaierara helduko da EHUko Leioa eta Erandioko campusean burutzen ari den Zine Solidarioaren II. Astea. Gauzak horrela, bihar, arratsaldeko 4etan Gabriela eta Rally Gutierrez Dejar-ek egindako "Tapologo" dokumentala proiektatuko dute campuseko liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan eta, ondoren, solasaldi bat egongo da. Filman Afrika beltzean garatzen den ihesari buruzko istorio bat kontatzen da. Esan bezala, Zine Solidarioaren II. Astea pasa den astelehenean abiatuz eneta honako dokumental hauek hartu ditu aurreko egunotan: Mundubat Fundazioak egindako "Un grito desde el Sahara" eta El Compromiso Fundazioaren "Angeles tatuados" izenburuko lana. Zine Solidarioaren II. Asteak Nazio Batuen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urteurrena gogorarazi du eta EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak; ISAANek; Mundubat Fundazioak; El Compromiso Fundazioak; Estacion Central de Contenidos S.L.k eta Uhur productionsek antolatu dute. Argazkian, dokumentalaren fotograma bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun