Sopelako
Munarrikolanda mendi taldeak irteera berria antolatu du abenduaren 14rako, igandearekin. Oraingoan, Arno, Kalamua eta Urko (Gipuzkoa) mendietara abiatuko dira. Ibilbidea Mutrikun hasiko dute, 601 metroko Arno, 768 metroko Kalamua eta 793 metroko Urko tontorretara igotzeko. Trabakuako gainean bukatuko da bidaia. Ibilbideak Bizkaiko ekialdearen zati handia hartzen du Deba eta Artibai ibaien artean, antolatzaileek adierazi dutenez. Igandean horretan, goizeko 7:30ean abiatuko da autobusa, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen geralekutik. Algortatik 7:40an igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubiletako autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 12 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 14 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dute. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1. Izen-emateak ostegunetan egin daitezke 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Urko mendia.