Abenduaren 14an Udalatx mendira joango dira matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 4a, 12:02

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeko lagunak Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan dagoen 1.117 metroko Udalatx mendira joango dira abenduaren 14an, igandearekin. Horrenbestez, txangoa goizeko 9etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 10a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 5 euro ordaindu beharko dituzte matrakokideek. Haurrek ez dute ordaindu behar izango. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun