Gainera, artista gazteek esperientzia praktikoa dute Getxoarte eta bere lanetan interesa duten pertsonekin zuzeneko harremana izan dezaten, bai publikoko jendearekin bai sektoreko profesionalekin. Horrela, modu natural eta profesionalean, parte hartzaileek, inolako oztoporik gabe, beren lanak gustuko duten ikusleekin hitz egin dezakete zuzenean.
Lau egunez, Areetako Xake plazako orain arte anonimo izan diren baina etorkizun oparoa duten artisten lanen erakustoki erraldoia izango da. Erakusketak oso genero ezberdinak hartzen ditu: pintura, eskultura, argazkia, bideoa, marrazkia eta grabatuaz gain eta estetika erlazionaleko lanak, izango dira ikusgai. Horrela, ekitaldi honetara datozen bisitariek ikuspegi oparoa izango dute begien aurrean.
Getxoarten aukera artistiko guztiak sartzen dira, proiekturik pertsonalenetatik hasita eta taldeko proiektuetaraino. Gainera, euskal arte produkzio garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia da. Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasten dute. Getxoartek lankidetza estua dauka fakultate horrekin hain zuzen ere.