Azken egunotan Bilbon zein
Getxon 50 euroko hainbat billete faltsu atzeman ostean, atzo Leioako Udaltzaingoak gazte bat atxilotu zuen udalerriko hainbat dendatan horrelako billeteekin ordainketak egin dituela egotzita. Atzo bertan, A.S. gaztea Leioako denda baten 50 euroko billete batekin ordaintzera zihoala merkatariak zerbait arraroa somatu zuen, aurreko egunean ere, gazte bera beste 50 euroko billete batekin ordaindu zuelako. Momentu horretan Udaltzaingora deitu zion merkatariak. Poliziak bertaratu zirenean billeteak faltsuak zirela baieztatu zuten, baita “kalitate handikoak” zirela azpimarratu ere. Gaztea atxilotu zuten imaula egitea egotzita, eta hori dela-eta, gaur bertan “epaiketa azkarra” izango du. Atzo eskuratutako billeteen ezaugarriak kontuak hartuz, Leioako Udaltzaingoak Getxo eta Bilbon atzemandako partida berekoak direla uste du.