Eskualdean ere gaitzetsi dute Inazio Uriaren hilketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 4a, 18:51

Elkarretaratze ugari deituak zeuden gaurko, atzo eguerdian, Azpeitian, Inazio Uria Mendizabal Altuna y Uria enpresako arduradunetako baten heriotza eragin zuen atentatua gaitzesteko. Besteak beste, Sopelako udaletxe aurrean, hainbat lagun bildu dira 12:00etatik 12:15era, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak egindako deialdiari jarraituz. Imanol Garai alkateak ETAk egindako atentatua arbuiatu du eta Uria sendiari atxikimendua adierazi dio. Imanol Landa Getxoko udal agintariak ere, prentsa oharra plazaratu du. Bere hitzetan, “Getxon, zoritxarrez, ondo dakigu terrorismoaren atzaparkadak nolako mina eta amorrua sortzen dituen, eta getxotar guztien izenean, une latz hauetan, nire doluminak, laguntza eta hurbiltasuna Inazio Uriaren familia eta ahaide guztiei adierazi nahi diet. Espero dut, behingoz eta betiko, basakeria hauek bukatzea gizarte honek hala eskatzen duelako behin eta berriro”. Gauzak horrela, instituzioek eta enpresari elkarteek gaur iluntzerako Azpeitian deitu duten manifestazioaren leloarekin bat egin dute alkateak eta Getxoko Udalak; "ETA kanpora" goiburuarekin alegia. Bertan jendetza bildu da. Euskal Herriko Unibertsitateak atzo plazaratu duen gaitzespen oharra. Argazkian, Sopelako udaletxe aurrean egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun