Juan Moral fiskalak egin dizkion galderei erantzuteari uko egin dio Arkaitz Goikoetxea preso politiko getxoztarrak, gaurtik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari zaizkion
epaiketan.
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, aurrean daukan tribunala "inolako legitimitaterik ez" duela adierazi du Azkorrikoak; bere hitzetan, "ordezkatzen duen Estatuak Euskal Herria zapaltzen duelako". Iturri berberen arabera, "ETAko kide izateaz oso harro" dagoela aipatu du Goikoetxeak. Getxoko gaztea beste 6 bizkaitarrekin batera epaitzen ari dira, 2001eko abuztuaren 5ean Portugaleten izan ziren kale istiluetan, ertzainen auto baten kontra koktelak botatzea leporatuta. Fiskalak 31 urteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat, lesio bi delitu eta hondaketa terrorista beste bat egotzita. Egun, preso dago Goikoetxea. Uztailaren 22an atxilotu zuten, ETAren Bizkaia komandoko kide delakoan. Bihar jarraituko du epaiketak. Argazkian, Arkaitz Goikoetxea Basabe.