Zigor Goikoetxea konorte barik topatu zuten Segoviako (Espainia) espetxeko funtzionarioek, joan den asteartean, patio ordua amaitu eta ziegara bueltatzeko bere bila joan zirenean, bertan bakarrik zegoela. Gazte getxoztarrak berak jakinarazi zien telefonoz etxekoei eta horrela zabaldu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Batzordeak,
Etengabe bitakoran. Azaldu dutenez, kartzelako erizaintzara eraman zuten eta "gainetik begiratu ostean" bizimodu normalean jarraitzen du. Minbizia eta fibromialgia kontu batengatik ebakuntza egin zioten Goikoetxeari 2007ko ekainean. Urrian, berriz, atxilotu egin zuten eta bere egoera medikoa kontutan hartuta baldintzapeko askatasunean utzi zuten. 2008ko abuztuan, ordea, berriro atxilotu zuten, San Lorentzo eguneko azokan, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak bere kontra irainak bota zituela jarritako
salaketaren ondorioz. "Harrez gero, espetxean sartuta, ezin izan ditu behar zituen errebisioak egin ez eta jarraipen medikoa behar bezala eraman ere", errepresioaren kontrako erakundeak salatu duenez. Prozesura horretan, 6 eta 10 urte arteko espetxe zigorra eskatu dute, Azkorrikoarentzat. Prozedura arindua denez, epaiketa laster egingo diotela uste dute. Argazkian, Zigor Goikoetxearen askatasuna aldarrikatzeko, abuztuaren 26an egindako manifestazioa / Etengabe.