Orkatz Gallastegi Castello espetxetik atera eta Valdemorora eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 4a, 19:57

Asteartean Herrialde Katalanetako Castello espetxean dagoen beste preso batek jakinarazi zuen Orkatz Gallastegi Berangoko preso gaztea bertatik atera zutela, baina ez zekitela nora. Gaur, osteguna, berangoztarrak etxekoei deitu die Valdemorotik (Madril, Espainia), "bertara zertara eraman dutela ez zekiela", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Batzordeak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Errepresioaren kontrako erakundearen arabera, "beranduago abokatuek konfirmatu ahal izan dute, Orkatz Gallastegi, egunotan Arkaitz Goikoetxearen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari den epaiketan lekuko bezala deklaratzeko eraman dutela". Halaber, "aipagarritzat" jo dute "abokatuek ez dutela gaur arte jakiterik izan, egia esan Espainiako Auzitegi Nazionalaren kasuetan ohikoa ere bada horrela gertatzea". Goikoetxearen epaiketa abenduaren 4, 5 eta 11n egitekoa da. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun