Lasai joan dira EHUko hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 4a, 21:18

Arratsaldeko 6etan itxi dituzte hauteskunde mahaiak EHUn eta botoak zenbatzen ari dira jada. Gauzak horrela, Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreak, Hauteskunde Batzordearen buru bezala, 20:30ak aldera emango ditu errektorea aukeratzeko hauteskundeetako behin-behineko emaitzak, Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian egingo duen agerraldian. Orduan jakingo da hurrengo lau urtetako EHUko errektorea Iñaki Goirizelaia ala Marisol Esteban izango den. Guztira, 52.236 lagun zeuden bozkatzera deituak, era honetara banatuta: 4.975 irakasle (1.986 irakasle doktore iraunkorrak eta 2.989 gainerako irakasleak), 45.553 ikasle eta 1.708 administrazio eta zerbitzuetako langile. Gainera, gora behera handiegirik gabe egin dira bozak gaurkoan. Gutxienez ez du inork kontrakorik aipatu. Goirizelaiak 10:00ak pasata eman du botoa, San Mameseko Ingeniaritza Eskolak. Eta Estebanek beste horrenbeste egin du, 11:30ak aldera, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. Inguruan, protestan zebiltzan 9 ikasle eduki ditu azken horrek. Baina ez da arazo handiagorik egon. Azkenik, Perez Iglesiasek lehen orduan bozkatu du, Leioa eta Erandioko campusean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun