"Que! Bilbao" doako egunkaria ixtea deliberatzen ari da Vocento taldea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 5a, 00:55

Vocento taldeak, besteak beste ""El Correo Español" eta "El Nervion" egunkarien jabea dena, "Que! Bilbao" doako egunkaria ixteko deliberoa hartu duela zabaldu du PRNoticias agerkari digitalak. Komunikabide horrek zabaldu duenez, Vocentok 106 kazetari eta bestelako langile kaleratzeko espedientea zabaldu du eta dagoeneko bi batzar izan ditu langile eta sindikatuekin, azkena atzo, abenduaren 3an. Horrek "Que!" egunkarietako lan taldearen %40 suposatzen du, eta baita Bilbo, Coruña, Mallorca eta Murtziako erredakzioak eta edizioak ixtea ere. Bilboko kasuan, Vocentok "Que!" egunkariak plazaratzen dituen Factora de Informacion enpresa erosi zuenean hainbat kazetari eta ekonomialariek aurreratu zuten balizko gertaera bezala, arraroa baitzen talde bereak gune berean doako bi egunkari izatea ("Que! Bilbao" eta "El Nervion"). Estatu espainolean aurten "Que!"-k izandako galerak 8,8 milioi eurokoak izan dira, soilik iraila arte. Bestalde, doako beste egunkari batek, "Metro", Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako ordezkaritza itxi du, bere langileriaren %40 kaleratzeko planaren barruan. "20 minutos"-ek eta "ADN"-k ere despidoak iragarri dituzte. Bitartean, bataz beste %26 jaitsi da publizitatean lortutako sarrerak eta doako egunkari horiek zabaldutako aleen kopurua %20 bat murriztu dute. Argazkian, langile bat doako egunkariak banatzen Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun