Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Bizkaiko Elkarteko (ASEBI) Ines Orellak eta
Gaixo Psikikoen eta horien Senideen Bizkaiko Elkarteko (AVIFES) Pilar Uribek jaso dute 2008ko pertsona boluntarioaren saria. Getxoko Boluntariotza Erakundeen Federazioak (FEGEVOL) bart egindako Boluntarioen XV. Topaketan egin zieten gorazarre biei. Bestalde, Bizkaiko Minbiziaren Kontrako Elkarteak jaso zuen 2008ko elkarte boluntarioaren saria. Ines Orellak 34 urte ditu eta ASEBIrekin duela 9 urte ari da elkarlanean, elkartearen hainbat programatan, eta gaur egun elkarteko burua da. Sariak prestakuntza teknikoa lortzeko burututako norberaren esfortzua aitortu nahi dio, erantzukizuna duen lanpostua lortzeko eta hortik ere bere inplikazioarekin eta konpromiso solidarioarekin segitzeko, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek adierazi dutenez. Bestalde, Pilar Uribek 77 urte ditu, eta bere ibilbide luzea aitortzeko saria jaso du. Besteak beste, 18 urte daramatza boluntario lanean AVIFESen. Argazkian, Orella, Uribe eta Minbiziaren kontrako Bizkaiko Elkarteko ordezkaria, atzoko saioan.