Getxo udalerrian gizon bat atxilotu dute genero indarkeria delitua egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 5a, 19:17

Gaur goizaldean, 3:30ak aldera, gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Getxo udalerrian, genero indarkeriaren delitua egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, bikote bat borrokan ari zela jakin dutenean abiatu dira bikotearen etxebizitzara polizia agenteak. Bertan, emakumearekin hitz egin eta bere bikotekideak jo egin diola eta aizto batekin mehatxu duela jakinarazi die ertzainei horrek. Adierazpen horien aurrean, ustezko erasotzailea, 47 urteko gizonezkoa, atxilotu dute. Etxeko geletako batean zegoen etzanda. Emakumea, berriz, Gurutzetako ospitalera eraman dute lehendabizi, jasandako zauriak artatzeko. Jarraian ertzain etxera joan dira beharrezko izapideak egiteko. Argazkian, azaroaren 25eko kontzentrazioa Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun