Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez, “une honetan bai euskarari esatetik euskaraz bai esaterako pausoa eman behar dugu, bide horretan, euskararen normalizazioan konpromisoak hartzeko garaia dugu hau. BEC-en datorren astean egingo dugun ekitaldian pauso bat harago joateko lehen urratsa egingo dugu”. Herritarrak BEC-era joateko deia ere egin du Mendigurenek “ekitaldi garrantzitsua izango da hau, euskaltzaleok galdu ezin duten zita”, adierazi du.
Kontseiluak, bestalde, dagoeneko abenduaren 13ko ekitaldira joateko milaka gonbidapen eskatzaileen etxeetara banatu badira ere, oraindik eskuratu ez dutenentzat sarrera lortzeko beste bide batzuk ahalbidetuko dituela iragarri du gaur.
Dagoeneko Bilboko Elkar Megadendetan daude eskuragai sarrerak (Poza lizentziatua, 11; Zamudioko ataria z/g eta Iparragirre, 26). Gainera, Durangoko Azokan bertan ere egongo da sarrerak eskuratzeko aukera, “Berria” egunkariaren (Barrenkale, 7-8) eta Euskal Herrian Euskarazen erakustokietan (Barrenkale, 2).