Arkaitz Goikoetxearen aurkako zigor eskaera 22 urtetik 53ra igo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 7a, 23:29

Egunotan Madrilen Arkaitz Goikoetxea preso getxoztarraren eta beste sei mutil bizkaitarren aurka egiten ari den epaiketan Espainiako Auzitegiko Fiskaltzak 22 urtetik 53ra igo du Goikoetxearentzako espetxe eskaera, Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez. 2001eko abuztuaren 5ean Portugaleten izan ziren kale istiluetan, ertzainen auto baten kontra koktelak botatzea leporatzen diete zazpiei. Bestalde, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Goikoetxea akusatzeko erabiltzen ari diren ADN “frogari” buruz, abokatuak esan zuen ez duela inolako balio juridikorik, Ertzaintzak nahi bezala jarduten duela eta pertsona ugari jarraitzen duela inolako kontrol judizialik gabe. “Ertzaintzak tranpa egiten du”, azpimarratu zuen. Orkatz Gallastegi preso berangoztarra, berriz, lekuko bezala eraman zuten epaiketara. Gallastegik, baina, uko egin zion fiskalaren galderei erantzuteari. AAMk salatu duenez, "Europa Press-ek, albistea ematerakoan, ohiko perlen artean, Orkatz 'Lidonen hiltzailea' dela esaten du". Argazkian, Goikoetxea eta beste hiru gazteen atxiloketak salatzeko Algortan egindako mobilizazioetako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun