Igandean, gaueko 11ak aldera, Kukularrako zubi parean, Erandion, istripua izan zuen furgoneta bat ikuskatzera joan ziren Bizkaiko Trafiko Unitateko agenteek. Ibilgailu barruan, umetxoa eta emakume bat aurkitu zituzten. Kanpoan, berriz, gidatzen ari zen gizonezkoa zegoen, metalezko hezi bati helduta. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailaren arabera, gizonari galdetuta, "edari alkoholdunen eraginpean zegoela antzeman" eta atxilotu egin zuten, errepide segurtasunaren kontrako delitua egotzita. Ondoren, emakumeari galdetu zioten ertzainek. Istripua izan aurretik, gizonak bera eta bere semea jo zituela eta furgonetatik irteten ez zituela utzi adierazi zuen andreak, polizia iturrien arabera. Enekuriko gasolindegi parean, burua leihatilatik aterata laguntza eskatu zuela gaineratu zuen atxilotutakoaren bikotekideak. Eta orduan ere jo egin omen zuen. Hori dela eta, 28 urteko mutilari genero indarkeria delitua egotzi diote. Argazkian, azaroaren 25eko kontzentrazioa Erandion.