Sopelako Udalak azaroaren 27ko osoko bilkuran onartu zuen Haurreskolak partzuergoa eratzea. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren eta tokiko erakundearen arteko lankidetza hitzarmenaren baitan dago. Gauzak horrela, Sopelako haur-eskola Zaldu sektorean egongo da, irakaskuntzarako mugatuta dagoen eremuaren barruan eta 550 metro koadroko azalera beteko du denera. Horrek oraindik urte bete egin ez duten 32 haurrentzako eta urte bat baino gehiago duten 52 umeentzako tokia izango du. Bestalde, Zipiriñe eskola publikoak hartuko ditu 2 urtetik gorako neska-mutilak. Hizkuntza ereduari dagokionez, D eredua jarraituko du. Halaber, bereizitako 8 gune izango ditu: erabilera anitzetarako gunea, jolaserako gunea, jatekoa prestatzeko beharrezkoa den hornikuntza duen esparrua, zuzendaritza eta idazkaritza bulegoa, langileentzako komuna eta aldagela, biltegia, zirkulazio eta sarbide zonaldeak, eta azkenik, kanpoko jolastokia, hurrenez hurren. Argazkian, hainbat ume haur-eskolan.