Abenduaren 9tik 19ra bitartean egongo da zabalik bigarren eskuko mendirako materialaren azoka, Plentziako Goñi Portal kultur aretoen. Hain zuzen ere, azaroaren 28ra arte, izan zuten aukera auzotarrek salgai jarri nahi zituzten gauzak bertara eramateko. Kranpoiak, pioletak, sokak, mosketoiak, espresak, katu oinak, arnesak, kanpin dendak, motxilak, galtzak, zamarrak, betaurrekoak, liburuak, botak, eskiak, eskularruak, kamisetak, txapelak, bastoiak, erlojuak, altimetroak, ortobox-ak, aterkiak, argazki kamerak, labanak, eta abar jaso dituzte Goñi Portalen. Kultur iturriek azaldu dutenez, behin gauzak bertara eramanda, eurek bitartekari lana egingo dute, materiala salmentan jarriz. Materiala dakarrenak jartzen die prezioa bere ondasunei. Saltzen ez diren gauzak abenduaren 22an eta 23an jaso ahal izango dituzte jabeek. Ordutegiari dagokionez, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik azoka.