Hasiera batean Asier Borrero atxilotu dutela zabaldu bada ere, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak komunikabideen aurrean esan du atxilotutakoa Aitor Artetxe izan daitekeela, eta ez Borrero. Biak ala biak algortarrak dira. Frantziako Poliziak hiru lagun atxilotu ditu arratsaldeko 6ak inguruan Gerben, Bagneres de Bigorre ondoan (Pirineo Garaiak), ETAko kide direlakoan. Aitzol Iriondo izango litzateke horietako bat, ustez arlo militarreko buruzagia, azaroaren 17an "Txeroki" atxilotu zutenetik haren lekua hartu omen duena. Bigarrena, Eneko Zarrabeitia omen da. Eta hirugarrena, hasiera batean, Algortako Asier Borrero dela esan dute Espainiako eta Frantziako hainbat komunikabidek. Gerora, Rubalcabak adierazi duenez, oraindik orain identifikazio lanetan dabiltzan arren, "Guardia Zibila ziur dago" hirugarren atxilotua Aitor Artetxe dela, eta ez Borrero. Argazkian, Aitor Artetxe Rodriguez /
Etengabe.