Bertsotan aitzindariak izan diren emakumeak sarituko dituzte igandeko Ahobien Galan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 9a, 14:40

Algortako Bertsolari Eskolaren (ALBE) eskutik, igande honetan, abenduak 14, izango da IX. Ahobien Gala, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Jaialdian euren bizitzan bertsolaritza sustatu dutenak saritu ohi dituzte. Gauzak horrela, aurten, bertsotan aitzindariak izan diren hainbat emakumeri emango diete Ahobi saria: Kristina Mardaras, Bizkaitik; Arantzazu Loidi, Gipuzkoatik; Oihane Perea, Arabatik; Estitxu Arozena, Nafarroatik; eta Nagore Fernandez, Ipar Euskal Herritik, hurrenez hurren. Ekitaldirako prestatutako bertso-saioa ere ez da makala. Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia eta Maialen Lujanbio arituko dira nor baino gehiago. Horretaz gain, lunch-a, bideo emanaldia eta eskolako gazteek prestatu duten "ikuskizuna" ere izango dira 19:00etatik aurrera, sarrera doan. Argazkian, Ahobi saria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun