"Latxaga" euskalkien aldeko hizkuntzalaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 9a, 14:59

Jose Maria San Sebastian "Latxaga" hizkuntzalaria pasa den ostiralean hil zen Donostian, gaur "Berria" egunkariak zabaldu duenez. San Sebastian euskalkien alde eta euskara batuaren aurka dagoen Euskerazaintza akademiako kidea zen eta euskaraz gain espainolez, frantsesez eta ingelesez 600 artikulu eta 18 liburu idatzi zituen. "Latxaga", Donostian jaio zen 1933an eta txikitan eraman zuten Berara gurasoek Berara. Inguru horretan sortu zitzaizkion euskararekiko amaitasuna eta prentsan idazteko erabakia. "Goiz Argi", "Zeruko Argia", "Herria", "Principe de Viana" eta "Diario de Navarra" komunikabideek argitaratu zituzten bere artikuluak. San Sebastian, hizkuntzalaria eta idazlea izatearekin batera apaiza sartu zen, Sorbona unibertsitatean Teologia, Antropologia eta Hizkuntzalaritza doktoregoak egin ondoren eta hainbat urtez New Yorken bizi aurretik. Bere lanaren zatirik handiena euskara galdu den lekuen ingurukoa izan zen, eta "Argia" astekariari 2001ean aitortu zionez, "Errioxa euskalduntzea izan da nire maitasun ezkutua". Argazkia: euskaraz.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun