Madrilera eraman dituzte Irunen atxilotutako hirurak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 9a, 15:00

Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Guardia Zibilak Madrilera eraman ditu atzo 23:00ak aldera Irunen atxilotu zituzten hiru lagunak. Gaur Granadan (Espainia) izandako ekitaldian, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak ez du hiru horien izenik eman. Hala ere, Espainiako medioek "ziurtzat" ematen dute horiek Algortako Ibai Egurrola eta Amets Ladislao eta Leioako Javier Gutierrez. Bitartean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Irunen atxilotutakoak "Guardia Zibilaren eskuetan izan dezaketen tratuarengatik kezkatuta" agertu da eta atxiloketak salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du, horietako bat 20:00etan Algortan. Bestalde, Aitzol Iriondo eta Eneko Zarrabeitiarekin batera, Frantziako Poliziak atzo arratsaldean Gerden atxilotutako Aitor Artetxe algortarra 21:10az geroztik Baionako polizia etxean daukate. Argazkian, guardia zibil bat kontrol bat zaintzen artxiboko irudi batean / Indymedia Euskal Herria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun