Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzu Sailak eta
Behargintzak lan prestakuntza emango die oinarrizko errenta jasotzen duten 13 emakume eta 3 gizoni. Auzolan egitasmoaren barruan, horietako hiru hiri jagole izateko trebatuko dituzte; eta gainontzeko 13ak hirugarren zein laugarren adineko pertsonak zaintzen irakatsiko diete. Ikastaro bakoitzak sei hilabeteko iraupena izango du, abenduaren 1ean hasita, maiatzaren 31ra arte. Epe horren barruan sartuko da prestakuntza eta lanaldia, udal iturriek nabarmendu dutenez. Jagoleek udaletxean bertan lan egingo dute, eta adineko pertsonen zaintzaileek Leioako eguneko zentro bitan: San Adrian eta Loramendin, hurrenez hurren. Leku hauek aukeratzerakoan kontutan izan da, langile bakoitzak programa amaitzerakoan bertan lanean jarraitzeko dituen aukera anitzak, tokiko arduradunen arabera. Egitasmo horietan parte hartzeko ezinbestekoa da egoera hauetariko batean egotea: Oinarrizko Errentaren hartzailea izatea, laguntza hori jasotzen duen lagun batekin bizitzea, edota gizarte esklusio arriskuan izatea. Gizarte Zerbitzuak lanbide-orientazioko zerbitzuarekin batera, norbanakoen profil pertsonalaren txostena egiten dute, eta hautagai bakoitzarekin hainbat elkarrizketa izan dituzte aukeratu aurretik. Argazkian, etxez etxeko erizaina /
Educacion Xocial.