Bihar da azken eguna Leioako Behargintzaren lan poltsa berrietan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 9a, 16:55

Behargintza Leioa enplegu zentroak, lan poltsa berriak ireki ditu langabetuentzat. Horien helburu nagusia epe baterako kontratazioa izango da, behin behineko edota noizbehinkako lan beharrizanak asetzeko batez ere. Horrela, lan poltsa horietan izena eman nahi dutenek eskaera bete beharko dute eta Behargintzako bulegoetan aurkeztu dokumentazioarekin batera. Esan beharra dago, derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentuak konpultsatuta egon behar direla edota orijinalak aurkeztu behar direla bulegoetan bertan. Eskaera orria (pdf) eta aipatu dokumentuen zerrenda (pdf) Leioako Udalaren webgunean daude eskuragarri, www.leioa.net helbidean. Bihar, abenduak 10, eguerdiko ordu bietan amaitzen da dokumentazioa aurkezteko epea. Argazkian, Leioako Behargintzako bulegoak, Mendibile kaleko 3. zenbakian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun