Leioan ere izango da mobilizazioa iluntzeko 8etan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 9a, 18:45

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran zabaldu duenez, Leioan, arratsaldeko 8etarako deitu dute mobilizazioa atzoko atxiloketak salatzeko. HItzordua Boulevardean jarri ditu. Algortan ere ordu berean egingo dute protesta, Telletxen. Algortako Gazte Asanbladak ere egin du mobilizazio horretan parte hartzeko deialdia. Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Algortako Ibai Egurrola eta Amets Ladislao eta Leioako Javier Gutierrez dira, atzo 23:00etan, Guardia Zibilak Irunen atxilotutako lagunak. Hala ere, gaur Granadan (Espainia) izandako ekitaldian, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak ez du hiru horien izenik eman. Bitartean, Aitzol Iriondo eta Eneko Zarrabeitiarekin batera, Frantziako Poliziak atzo arratsaldean Gerden atxilotutako Aitor Artetxe algortarra Baionako polizia etxean daukate.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun