EHUko
Arte Ederren Fakultateari 120.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du gaur
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, 2009 eta 2010 urteetan moda diseinuaren arloko titulu propioa martxan jarri eta gauzatzeko jarduerak finantzatzeko. Ekimen horren bidez, arlo horretan trebatzeko, tituludunak beste unibertsitate batzuetara joatea ekidin nahi du
Euskal Herriko Unibertsitateak. Gauzak horrela, moda diseinuko titulu propioa ezarriko dute 2009/2010 ikasturtean, Leioa eta Erandioko campusean dagoen Arte Ederren Fakultatean. "Titulazio propioaren xedea da ikasketa ofizialen planetan jasota ez dauden ikasketak eskaintzea eta goi mailako tituludunen prestakuntza akademikoa osatzea, garapen profesionala, zientifikoa, teknikoa edo artistikoa hobetuz", foru iturriek adierazi dutenez. Argazkian, Arte Ederren Fakultatea barrutik.