Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramailea eta Maria Jose Usandizaga alderdi horretako presidentea Gipuzkoan izango dira bihar Bilbon ospatuko den Giza Eskubideen Adierazpenaren 60. urteurren ekitaldian. Ekimena Miguel Angel Blanco eta Askatasunaren Aldeko Fundazioek antolatu dute eta Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, eguerdiko 12etan. Era berean, "En pie de foto" izeneko argazki-erakusketari amaiera emango diote. Ekitaldian zehar, honako hizlariek parte hartuko dute: Cristina Cuesta
Miguel Angel Blanco Fundazioaren zuzendaria, Pilar Elias Ramon Baglietto PPren zinegotzia zenaren alarguna, Emilio Guevara Aldaketa Plataformaren kidea eta Maite Pagazaurtundua
Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren presidentea. Ondoren, Iñaki Arteta zinema zuzendariak berak ekoiztutako "El infierno vasco" dokumentala aurkeztu eta trailler bat proiektatuko dute. Bi fundazioek Euskal Herrian bizi den askatasun eta segurtasun falta azpimarratu dute egindako iragarkietan. "Euskadin erailtzen da... Euskadin disidentea jazartzen da... Euskadin beldurrez bizi da..." leloak irakur daiteke ekitaldirako egindako propagandan.