Hain zuzen ere, gainontzeko atxilotuen egoera ahaztu gabe -Algortarra ere badugu Aitor Artetxe-, Egurrolak, Ladislaok eta Gutierrezek "Guardia Zibilaren eskutietan izan dezaketen tratuaz" kezkatuta dago Amnistiaren Aldeko Mugimendua. "Errealitatea da torturatu egingo dituztela", adierazi dutenez. Bitartean, "borrokarako" eta egunotako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute. Bestalde, hainbat hedabidetan agertutako informazioa gezurtatuz, atxilotutako uribekostarren etxeetan miaketarik ez dela egon aipatu du errepresioaren aurkako erakundeak.
Besteak beste, Koska irratiak zabaldu ditu AAMk Leioako manifestazioaren bukaeran egindako adierazpenak. Irakurleak hemen ditu entzungai.