Bizikidetza eta bake kulturaren inguruko ekimen berriak antolatu ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 10a, 18:14

"Getxo, bizikidetzaren aldeko herria” goiburupean, bizikidetza eta bake kultura sustatzera zuzendutako ekimen berriak antolatu ditu Getxoko Udalak. Besteak beste, Getxotik Mundura jardunaldietarako, Areetako Xake plazan muntatutako karparen pean, erakustokia jarriko dute, abenduaren 12tik 14ra bitartean. “Bakean sentitu eta pentsatu” premisapean, euskarri ezberdinak erabiliko dira, adibidez, “Zein da zure bakerako ideia?” gaiaren inguruan jendearen ekarpenak jasotzeko balioko duen arbela, herritarrak bizikidetza eta bake kulturan sentsibilizatzeko asmoz. Horretaz gain, bakea.getxo.net webgune berria abian jarri dute, albisteetatik hasi eta egitasmo ezberdinei buruzko informazioa emateko asmoz. Bestalde, “Bitartekaritza, bizikidetzari ekarpena” gaiari buruzko DVDa argitaratu dute eta gatazkak konpontzeari eta bitartekaritzari buruzko gaitasunak garatzeko ikastaroak antolatu dituzte. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Keltse Eiguren zinegotzia bizikleta gainean.

"Bakearen alde lan egitea, egun, presazko beharra da, etorkizuneko Euskadi bat, integratzailea eta giza eskubideei erabateko errespetua izango diena eraikitzeko funtsezko errealitate saihestezina izatearekin batera”, Keltse Eiguren Alkatetza Arloko zinegotziaren arabera. Zentzu horretan, Eigurenek azpimarratu du "ezinbestekoa" dela udalek jarrera aktiboa izatea bake kulturaren barreiapenean. "Kultura hori balio, jarrera, tradizio, portaera eta bizi estilo multzoa da, indarkeria gaitzesten duena eta gatazkak prebenitzen dituena”, gaineratu duenez.

Ekimen ugari

“Bakean sentitu eta pentsatu” premisapean, sentsibilizazioaren alde lan egingo duen erakustokia jarriko dute Areetako Xake plazan instalaturiko Getxotik Mundura jardunaldien karparen barruan. Bertan, euskarri ezberdinak erabiliko dira, adibidez, “Zein da zure bakerako ideia?” gaiaren pean jendearen ekarpenak jasotzeko balioko duen arbela. Hori 12 eta 16 urte bitarteko ikasleen geletan erabili da jada, nahiz eta funtsean hezkuntzaren alorrekoa den ikuspegi batekin egin. Horretarako, aldi berean, irakasleentzako nahiz ikasleentzako hainbat baliabide didaktiko garatu da. Halaber, ikasle horien artean bakeari buruzko kontaketa lehiaketa egiten ari da, eta lanak emateko epea datorren abenduaren 19an amaituko da.

Bestalde, webgune berria diseinatu dute (bakea.getxo.net) albisteetatik hasi eta proiektuei buruzko informazioa jasoz (gida, dokumentuak, programak, eta abar), Udalak garatutakoak horiek 2005ean ekimen hau martxan jarri zuenetik. Gainera, bizikidetzari eta gatazkak konpontzeari buruzko material eta informazio ezberdina eskuratu ahalko da sarean, herritarren parte-hartzea bultzatzearekin batera.

Halaber, DVD bat egin dela jakinarazi dute, “Bitartekaritza, bizikidetzari ekarpena” gaiari buruz, eta eskura egongo da material didaktiko gisa web berrian. Halaber, gatazkak ebazteari eta bitartekaritzari buruzko gaitasunak garatzeko tailer-ikastaroak garatu dira, eta familiaren eremuari zuzendurikoan 85 pertsonak izena eman du jada.

Azkenik, “Getxo, bizikidetzaren aldeko herria” herritar sarearen bigarren fasea martxan jarri dela jakinarazi dute udal iturriek. "Bertan, hausnarketa eta eztabaida talde gisa, bake kulturako ekimenetan interesa duten gizarte harremanetako eremu ezberdinetako udalerriko pertsonek parte hartzen dute, ideiak eta proposamenak sortze aldera", azaldu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun