Mari Mertxe Alcocer algortarra atxilotu berri du Guardia Zibilak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 10a, 20:27

Lekukoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko taberna noiz zabaldu zain zegoen, arratsaldeko 7ak aldera, Mari Mertxe Alcocer Algortako auzokidea. Orduan, alboan dagoen parrokiako lokaletatik bertatik bi gizonezko atera dira eta, emakumeari "Mercedes" esanez zuzendu ostean, plaka erakutsi diote Guardia Zibilak bezala identifikatuz. Kotxez hirugarren polizia bat iritsi eta atxilotuta eraman egin dute. Lekukoek zer dela eta eramaten duten galde diete guardia zibilei, baina horiek ez dute txintik ere esan. Beste lau polizia zihoazen autoan sartu dute Mari Mertxe, atzekaldeko jesarlekuetan, bi guardia zibilen artean. Guztira, gutxienez, kalez jantzitako zazpi polizia parte hartu dute operazioan. Litekeena da atxiloketa hau, Amets Ladislao, Ibai Egurrola eta Javi Gutierrezen aurkako operazioarekin lotuta izatea. Horrela izan ala ez izan, Algortako andra Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak azken 72 orduetan atxilotu duten eskualdeko bosgarren pertsona da. Argazkian, guardia zibil bat kontrol bat zaintzen artxiboko irudi batean / Indymedia Euskal Herria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun