Presoen aldeko bertso-saioa egingo dute bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 10a, 23:24

Sopelako Mikelats herriko tabernak antolatuta, bihar, osteguna, arratsaldeko 20:30ean maila handiko bertso saioa izango da tabernan bertan. Elkarte horrek antolatutako kultur ostegunen karietara Fredi Paya, Arrate Illaro eta Josu Landeta eskualdeko bertsolariak abestuko dute, presoen aldeko ekimene horretan. Fredi Payak bere Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren finalari aurre egingo dio datorren hilaren 20an. Payak orain arte lortu duen sailkapenik onena 3. izan da, baina aurten hor dauka eskura txapela, hura lortzeko azken hiru txapeldunak, tartean Xabi anaia, eta beste lau bertsolari garaitu behar baditu ere. Illarok, berriz, Euskal Herriko eskolarteko txapelketa irabazi zuen 2006an eta aurten Ipar Uribeko txapela jantzi du. Josu Landeta, berriz, eskarmentu handia dauka ALBEn zein Bertsozale elkartean irakasle gisa, eta hobeto moldatzen da taberna eta plaza giroan txapelketetan baino. Horretaz guztiorretaz hitz egingo du Fredi Payak Koska irratiko "Ukberri magazinean" bihar, osteguna, goizeko 12etatik aurrera. Argazkian, Fredi Paya Gernika-Lumoko saioan, Iratxe Ibarrarekin batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun