Miaketa gehiago egin dituzte gaur goizaldean Algortan eta Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 11a, 12:37

Etxe gehiago arakatu ditu Guardia Zibilak gaur goizaldean Algortan eta Berangon, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Atzo bertan, Marimertxe Alcocer algortarra eta Maribel Prieto algortarra atxilotu zituzten, eta hainbat hedabideren arabera Algortakoak ere diren Julen Larrinaga eta Andoni Elkano eta Berangoko Oihane Lekanda bilatzen ari dira. Horien etxeak ere arakatu ditu Guardia Zibilak. Astelehen gauean atxilotu zituztenak, hau da, Ibai Egurrola "Egus", Amets Ladislao (Algorta) eta Javier Gutierrez "Guti" (Leioa) ziurrenik larunbatean eramango dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, epaileak inkomunikazio aldia luzatzeko baimena eman baitu Guardia Zibilak eskatuta. Besteen kasuan ez dago argi noiz pasatuko diren. Bitartean, Aitzol Iriondo, Eneko Zarrabeitia eta Aitor Artetxe algortarra Parisen jarraitzen dute. Gaur mobilizazio bi egingo dira Uribe Kostan atxilotuak askatu eta "torturekin amaitzeko" eskatzeko. Biak ala biak 20:00etan. Algortan Telletxen plazan da hitzordua eta Leioan Boulevardean. Argazkian, astearteko manifestazio jendetsua Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun