Minaren arloko zientzialari Manfred Zimmermannek hitzaldia eskainiko du bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko abe. 11a, 13:02

Ostiral honetan, abenduak 12, minaren arloko aditu Manfred Zimmermann-ek hitzaldi bat eskainiko du EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean. 1933an Bavarian (Alemania) jaiotako Zimmermann Heidelberg-eko Unibertsitateko katedraduna da, baita Neurozientzia eta minaren ikerketarako Institutuko sortzaile eta zuzendaria ere, 1999tik. Sienako Unibertsitateko honoris causa doktore eta International Association for the Study of Pain erakundeko presidente ohia ere bada alemaniarra. Bere ikerketetan minaren mekanismo neuronalak eta minaren inhibizioa nerbio-sistema zentralean aztertu ditu, baita gertatutako lesio baten ondorioz nerbio sisteman min neuropatikoa ere. Hitzaldia 12:00etatik aurrera izango da, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko gradu aretoan. Argazkian, arestian aipatu ikastegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun